HORMIGOIZKO MARKOAK

hormigoizko-markoak

Aurrez eginiko hormigoizko markoak hormigoi armatuzko elementu laukizuzenak dira. Erabilpenaren arabera behar desberdinak estaltzen dituzte, zeharkako drainatzeak, zerbitzu galeriak, ur emari handiak, saneamenduak edo neurri handiko arketak. Aukera oso zabala dago, bai marko itxiak eta bai marko artikulatuak.

Gure hormigoizko markoek neurri desberdinak estaltzen dituzte proiektuen, lurren altueraren eta jasan behar duten trafikoaren arabera. Marko bakoitzarentzat bere armatua kalkulatzen da. Kalkulu hau indarrean dagoen (EHE) ren arabera egiten da, jarri behar diren lekuaren arabera (bideak, trenbideak, aireportuak, kolektoreak…) instrukzio zehatzak jarraituz.

hormigoizko-marko-itxiakHormigoizko marko itxiak, pieza bakarrekoak dira baina neurri desberdinetara egokitu daiteke.

hormigoizko-marko-artikulatuakHormigoizko marko artikulatuak, U formako bi piezatan egiten dira, bi parteak lotura matxienbratu baten bidez elkartzen dira. Hormigoizko marko itxi baten funtzio berberak ditu baina garraio eta muntaia gastuak txikiagoak dira.

 

Como la mayoría de webs utilizamos cookies que nos permiten ofrecer mejor nuestros servicios a la vez que facilitan la navegación. Consideramos que si continúa navegando acepta su uso.   Cerrar    Más información